Tango-Aurresku Fusio kulturala

Garua misio noble baterako sortu zen: Tangoa Bizkaiko bazter guztietara eramatea, eta bere magia bertan bizi diren pertsona guztien bihotzeraino ere.

Gure norabidea sendo mantendu da ia 28 urte hauetan, orain beste urrats bat eman dugu; ohore handia da "Tango Aurresku – Fusio kulturala" bideoa zuei aurkeztea.

https://www.youtube.com/watch?v=6ur2-t-wzyM

Ekoizpen honek Atlantikoaren bi aldeetan hainbeste maite ditugun bi kulturak dantzaren bidez islatzeko erronka maisuki burutzea lortu du, Aurreskuaren antzinako ohoragarritasuna eta Tangoaren edertasun liluragarria , bi dantzek beren sustrairik sakonenetan dituzten berezko ezaugarriak nahaztuz.

Bideo hau Euskal Herriko erakunde nagusiei aurkeztu diegu, gure Elkartearen eta gure lurraldeko kulturaren artean zubiak eraikitzeko asmoarekin, Garuak presentzia handia izan behar duela sinetsita baikaude.

Espero dugu, baita ere, oso harro sentitzea hasi dugun erronka berri honekin, elkartekide guztiak gabe ezinezkoa izango bailitzateke.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Tango astebura Urduñan 2023

Ohi bezala, urriaren hasieran, Garuak, Bilboko eta Bizkaiko Tango Elkarteak, Tango asteburua antolatuko du Urduña hiri ederrean. Asmoa tangueroen arteko topagune bat sortzea da, non tangoez gozatu ahal izateko DJ onek lagunduta. Aurten 2023 Hotel Balneario Orduña Plazan jarraituko dugu, 400 m2-ko gela eta egurrezko zoruak dituen leku paregabea.
Ekitaldi honen egitaraua eta xehetasunak honako hauek dira:

Egitaraua

Larunbata, 2023ko urriak 7

    16:00 – 20:00  Arratsaldeko milonga
          DJ: Susana Rebolledo - Zaragoza
    20:30 Afaria (aukerakoa eta erreserbarekin)
    22:30 – 04:30 Milonga
          DJ: Joseba Pagola- Andoain

Igandea, 2023ko urriak 8:

      12:00 - 14:00 Tangoa Kalean
      14:00 - 15:00 Luntxa
      15:00 – 19:00 Agurreko milonga
         DJ: Ezequiel Martínez - Madrid

Hotela

Milongak Balneario Orduña Plaza hotelean izango dira. Lau izarretako hotel honek 400 m2-ko egongela zabala du, egurrezko zoruarekin, eta argi naturalaz gozatu ahal izango dugu arratsaldeko milongetan.
39 logela eta Muera - Arbieto iturburuko ur mineromedizinalak dituen bainuetxea ditu bisitariak zaintzeko.

Begira zure promozio bideoa.

https://www.youtube.com/watch?v=YKcKH4h_VVY


Ingurua

Orduña, paraje naturalez beteriko herri txiki eta polita da, non bere inguru apartetaz goza dezakezun.

Informazio gehiagorako klikatu esteka:
http://www.ordunaturismo.com/